2026ko ekainaren 30ean iragarri zen 2026ko Etxepare sariaren irabazlea Mutiloan, Kultura etxean. Naroa Martínez idazleak eta Unai Ruiz ilustratzaileak eskuratu zuten saria, Afonia obrarekin, lehiaketan parte hartu zuten 26 lanen artetik, eta, orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du.
Albumaren aurkezpena Iruñeko Katedralean egin zen, Kanpai-jotzailearen etxean.
Afonia album ilustratuak isiltasunaren eta ahotsaren inguruko istorio hunkigarria kontatzen du. Testuak eta irudiek eskutik helduta, adierazi nahi duguna esateko dugun beharraz mintzo da.
Batzuetan ahotsa ez da entzuten. Batzuetan barruan geratzen da.
Zer gertatzen da hitzak ateratzen ez direnean?
“Hori da Afonia, landa eremuaren azken orroa, arbasoen xuxurla gisara, urrunean entzuten dena, oraindik ere irakasteko asko daukanaren aldarrikapen urratua, gure bihotz eta belarrietaraino astiro eta amorruz iristen dena.” epaimahaikideen hitzetan.