Alex, nire laguna ipuinak haurrentzako euskarazko album irudidunak sortzeko Etxepare saria irabazi zuen 2010ean. Epaimahaiak, Miren Agur Meabe eta Patxi Zubizarreta idazleek eta Aitziber Alonso eta Mikel Valverde irudigileek osatua, nabarmendu zituzten bai liburuaren xarma berezia eta bai testua eta irudiek zeinen zoragarri egiten duten bat.
Alegiazko lagunaren gaia maiz agertzen da haur eta gazteentzako literaturan. Kontakizun honen protagonistak Alexen laguntzarekin egiten dio aurre bakardadeari eta bere bidez adierazten ditu bere sentimenduak. Baina adiskide mutu leial horren presentzia lausotuz joanen da Ixabel beste adiskide batzuk egiten dituen heinean. Alex desagertu eta, pixkana-pixkana, haurtzaroko oroitzapen goxoa bihurtuko da.