Asier Iturralde ilustratzailearen eta Aintzane Usandizaga idazlearen Etxe honetan album ilustratua argitaratu du Pamiela argitaletxeak.

Edizio honetan 23 lan aurkeztu dira, inoizko kopururik handiena.

Aurtengo epaimahaikideak Leire Bilbao idazlea, Leire Salaberria ilustratzailea, eta Idoia Sobrino liburuzaina izan dira. Haien iritziz “oso ondo uztartu dituzte hitza eta irudia, eta komikiaren trazuak antzeman daitezke lanean”. Gainera, topikoetatik ihes egiten du eta oso hitz gutxi erabilita oso ondo eta lerro artean erakusten du, “familia amak, osabak eta bi pertsonaiek osatzen dutela, aitatxi agure zahar bat ez den gizon euskaldun moderno bat dela, eta bera dela zaintza lanez eta kozinatzeaz arduratzen dena, errezeta bat eta guzti emanez”.

Albuma elkarlanaren ondorio izan dela nabarmendu dute egileek: «Ez da izan testu bat idatzi eta gero irudiarekin hura ilustratzea; eskutik helduta doaz eta biek kontatzen dute istorioa».