Nafarroako 16 toki-entitatek elkarlanean antolatzen dute sariketa, euskarazko sorkuntza sustatzeko. 5.000 euro jasoko dituzte egileek eta lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du heldu den udazkenean.

Aurten 29 lan aurkeztu dituzte. Patxi Zubizarreta idazleak, Aitziber Akerreta irudigileak eta Idoia Sobrino liburuzainak osatu dute epaimahaia. Gero eta gehiago dira ordenagailu bidez egiten diren lanak. Alde horretatik, epaimahaikideek animatu dituzte egileak lanak eskuz egin ditzaten.