Lanaren 5.000 ale plazaratu dira (1.000 euskaraz, 1.000 galegoz eta 3.000 gazteleraz) Pamiela eta Faktoria K de librosen eskutik.
Katalina kontalari izeneko kontakizunaren oinarrian hiru ipuin hiperlabur daude: amona mantagorriarena, tximeleta tristearena eta mantxinsaltoarena. Ipuin hauetako bakoitza ipuin etiologiko deitzen diren horietakoa da. Ipuin etiokogikoek gauzen sorrera edo zergatia azaldu nahi izaten dute fantasiaren bidetik.
Iñaki Zubeldia egun erretiroa hartuta bizi da. Irakaskuntzan urte luzetan aritu da, eta Elkar eta Ibaizabal argitaletxeetan ere hainbat urtez lan egin du. Idazkuntzari dagokienez, Haur eta Gazte Literatura jorratu du bereziki. Bestalde, Estibalitz Jalónek ilustrazio ikasketak egin ditu Logroñoko Arte Eskolan, eta Leire Bilbao eta Iñaki Zubeldiaren hainbat liburu ilustratu ditu.