Salaberriaren Euria ari duenean albumak jaso du 6.000 euroko saria eta udazkenean Pamiela argitaletxeak plazaratuko du.

Epaimahaia Jon Zabaleta, Mikel Valverde, IƱaki Agirrezabal eta Patxi Zubizarretak osatu dute. Haien iritziz “Artista berri eta berezi baten eskua nabari da, eguneroko gauzei begirada desberdin batekin so egiten diena: euria, aterkia, mendiak, kalea, etxeak… Ohiko elementuak dira gure inguruan, baina egileak halako ukitu magiko bat eman die, ez fantasiaren bitartez, baizik eta errealitatearen beraren poetikotasuna azpimarratuz, formen eta koloreen bitartez“.