Patxi Zubizarreta, Miren Agur Meabe, Mikel Valverde eta Aitziber Alonsok osatu dute epaimahaia. Zortzi izan dira guztira aurkeztutako lanak.

Albumak neskato bat eta bere lagun ikusezinaren arteko harremana kontatzen du. Irudiei dagokionez, ausarta da. Epaimahaikideen iritziz, xarma berezia lortzen du irudiaren eta idazkeraren arteko uztardura liluragarriarekin.

Egileek 6.000 euroko saria jasoko dute egile eskubideen aurrerapen gisa. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz, eta Faktoria K de libros argitaletxeak gaztelaniaz eta galegoz, 2010 urtean.