Maite Mutuberriak (Eltzaburu, 1985) eta Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) aurkeztutako Gerrak ez du izenik albuma izan da 2013ko Etxepare sariaren irabazlea.

Etxepare sarian inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira, 31, hain zuzen ere.

Epaimahaikideen esanetan, egileek ederki uztartu dituzte hitza eta irudia, sentimenduak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak agerira ateraz: gosea, beldurra, tristura… Argazki errealez eta irudi marraztuez osaturiko planoez baliatu dira, hitzari arnasa eman eta kontrapuntu egiteko, armoniaz beteriko album batean.