Guztira 31 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta BikoTekan aritutako egileek eskuratu dute saria: ilustrazio lanetan Maite eta testuak josten Nerea.

Epaimahaikide aritu dira: Miren Asiain (ilustratzailea), Patxi Zubizarreta (idazlea) eta Idoia Sobrino (liburuzaina).

Pamiela argitaletxe nafarrak argitaratuko du MAMUKI albuma 2024ko udazkenean.