Etxepare saria irabazi zuen Mamuki haurrentzako album ilustratua argitaratu du.

Pamiela argitaletxeak. Maite Rosende ilustratzaile donostiarrak eta Nerea Ariznabarreta idazle eibartarrak elkarlanean egindako lana da, «beldurrari buruzko gogoeta jostagarria», epaimahaiaren esanetan. Mamu txiki bat da istorio honen protagonista, Mamuki. Gau Beltza da eta gaixorik dagoenez ezin du sustorik eman. Horregatik, hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatzen edo sendatzen, hala nola banpiroa, zonbia, Zakuzahar edo Otsoko, baina ez dute sendatzea lortuko. Edo bai?