Aurkeztutako 16 lanen artean, Miren Asiain idazle eta ilustratzaile iruindar gaztearen Hara! haurrentzako albuma izan da irabazle. Nafarroako hainbat toki entitateren Euskara Zerbitzuek antolatutako lehiaketak 6.000 euro eta liburuaren argitalpenarekin saritu du Asiain. Albuma urrian kaleratuko da Pamiela argitaletxearekin.
Edizio honetan epaimahaia osatu duten mahaikideek, Patxi Zubizarreta, IƱaki Agirrezabal, Mikel Valverde eta Jon Zabaletak, liburuaren zentzu magikoa goraipatu dute: “Teknika desberdinak abilki erabiliz eta maisuki nahastuz, nortasun bisual handiko album bat osatu du, egunerokotasunetik abiatuta fantasiaren erresumara jauzi egiten duena.“
Kontakizunari dagokionez, protagonista haur bat da, amonak igerilekuan jasotzen duena, etxera laguntzen, berarekin zinemara joaten, erosketetara eramaten; baina amonak, aldi berean, mundu errealaren eta ametsezkoaren arteko giltza duela dirudi, eta haurrari lagunduko diola batetik bestera igarotze