Pello Añorga (Oiartzun, 1956) eta Jokin Mitxelenaren (Donostia, 1962) Munstroek ere pixa egiten dute ohean album ilustratua argitaratu du Pamiela argitaletxeak. Bigarren aldia da Añorgak eta Mitxelenak Nafarroako zenbait toki-entitateetako euskara zerbitzuek antolatzen duten sari hau irabazten dutena. Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren lana 18 lanen artean hautatu zuen epaimahaiak.

Liburua Barañaingo liburutegian aurkeztu zen urriaren 27an. Bertan parte hartu zuten, Oihaneder Indakoetxeak (Barañaingo alkatea), Ana Labianok (Uharteko zinegotzia), Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak (Etxepare sariaren irabazleak), Yolanda Arrietak (epaimahaiko ordezkaria) eta Pello Elzaburuk (Pamiela argitaletxeko ordezkaria).