Bat. Sariaren xedea
Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira sari honetara. Album ilustratu gisa ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak.
Bi. Nolako lanak aurkeztu
Lanak euskaraz sortuak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk edo dirulaguntzarik jaso duenik ere.
Hiru. Nor aurkez daiteke
Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean. Egileek adinez nagusiak izan behar dute eta nahi beste lan aurkez ditzakete.
Lau. Albumen ezaugarriak
Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm (zabalera) x 21cm (altuera) baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte (babes-orriak, azala eta kontrazala kanpo). Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne). Ez dira album mutuak onartuko, hitzik gabekoak alegia. Ez da adimen artifizialarekin egindako lanik onartuko, ez osorik ez eta atal batean ere.
Bost. Ezin izango dira aurkeztu
Sari hau azken lau deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta arestian aipatutako baldintzak bete.
Sei. Non aurkeztu lanak
Lehiaketan parte hartzen dutenek albumaren maketa (fisikoa, digitala edo biak) aurkeztu beharko dute. Lanak www.etxeparesaria.eus webgunearen bitartez aurkeztuko dira, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Aholkatzen da fitxategiek 20 mega baino gehiago ez izatea. Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete posta arrunt bidez epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten.
Zazpi. Nola sinatu lana
Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira.
Zortzi. Lan fisikoa aurkezten bada
Lanak posta arrunt bidez bidaliz gero, lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen bio-bibliografikoa. Lanak helbide honetara bidaliko dira: Etxepare saria, Larraungo udaletxea, Euskara zerbitzua, Gabari plaza, 31878
Mugiro (Nafarroa).
Bederatzi. Lanak aurkezteko epemuga

Obrak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 8an, ostiralean, itxiko da.
Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2026ko ekainaren 30a izanen da.

Hamar. Epaimahaia

Epaimahaia udal eta mankomunitate antolatzaileek izendatuko dute haur literaturan eta ilustrazioan adituak diren pertsonek osatuko dute. 2026an Patxi Zubizarreta, Aitziber Akerreta eta Idoia Sobrino arituko dira. Udal eta mankomunitate antolatzaileetako teknikari batek idazkari lanak eginen ditu (hitza izanen du, baina ez botorik). Pamielak izendatutako pertsonak egon daitezke epaimahaiak saria erabakitzeko egindako bilkuran (hitza izanen dute, baina ez botorik). Epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez balute, ez da saririk emanen.

Hamaika. Saria
Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa. Zergen atxikipena (pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga alegia) indarrean dagoen legediari jarraiki eginen da.
Hamabi. Argitalpena
Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du. Argitalpenean Etxepare sariaren aipamena eginen da eta erakunde laguntzaileen zein babesleen logotipoak azalduko dira.
Hamahiru. Lanak egileei itzultzea
Saria eman eta hilabeteko epean originalak itzuliko zaizkio eskatzen dituenari. Epe hori igarota, eskatzen ez diren lanak suntsitu egingo dira. Denbora tarte horretan argitaletxeren batek aurkeztutako lanak ikusi nahi baditu, baimena eskatu beharko zaio aldez aurretik egileari.
Hamalau. Oinarriak onartzea
Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzaren bat agertzen bada, epaimahaiak argituko du eta, hark egiten ez badu, udal eta mankomunitate antolatzaileek erabakiko dute. Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta
onartzea dakar.

    Egilearen datuak


    Bigarren egilearen datuak



    Lana

    Oharrak:

    • Egilearen datuak eta lanari buruzkoak bete.

    • Bi artxibo igo: PDF formatuan maketa, eta WORD formatuan testua.

    • Lan bat baino gehiago aurkeztu nahi duenak aldiro bete beharko du formularioa.

    • Honela izendatu behar da lana: LANAREN IZENBURUA.pdf eta LANAREN IZENBURUA.docx

    • Ez artxiboaren izenean ezta edukian ere, ezin izanen da egilearen nortasunaren inguruko aipamenik egin, ezta datu pertsonalik adierazi ere.

    • Formularioa bidaltzeko, sakatu horretarako gaitu den botoia. Mezu elektroniko bat jasoko duzu datu pertsonalei buruzko atalean emandako helbidean, eta horra bidaliko dizute formularioaren datuen laburpena.