Pamiela argitaletxeak argitaratu du Orkestra zooragarria album ilustratua, aurtengo Etxepare saria irabazi duen albuma. Gotzone Butron idazlea eta Aitziber Raya ilustratzailea, biak aritu dira musikaz maitemintzeko ipuin zoragarri hau sortze lanetan. Baina hori gutxi balitz, ipuinean ariak agertzen dira eta horiek entzuteko estekak proposatzen dizkigute. Oraingo honetan literaturaz eta musikaz blai!