Bai Garayoak, bai Otegik, Iruñean, idazle eta ilustratzaile hasiberrientzat antolatzen den tailer horretan parte hartu zuten. Azken hiru urteetan hiru proiektuk jaso dute Haurrentzako Album Ilustratuak sortzeko Etxepare Saria. Bada, aurten, Sandra Garayoak eta Itziar Otegik sari bera irabazi dute aipatutako lanarekin.
Guztira, 35 lan aurkeztu ziren sariketa honetara, hots, inoiz baino gehiago.
Bi artistek egindako lanaren protagonista Txanogorritxoren alaba da, eta bere amaren istorioa errepikatuko duen ala istorio hori berrituko duen erabaki beharko du.