2024
Idazlea NEREA ARIZNABARRETA IZCUE
Ilustratzailea MAITE ROSENDE GUTIERREZ
NEREA ARIZNABARRETA IZCUE – Eibar 1981
Eibarren jaioa, hiri armagile, ekintzaile eta industrialean; baina, haurtzaroko asteburuak aitaren baserrian igarotakoa. Bertan, istorioetarako eta antzerkirako zaletasunak piztu zitzaizkon eta hauek garatuz joan da han hemenka. Gasteizko “Eszena Arte Tailerrean” hasi eta beranduago Londres eta Berlin artean LISPA eskolan (London International School of Performing Arts) jarraitzen du formakuntza. Tartean, erdi mailako Musika eta Pianoko irakasle gradua bukatu eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan lizentziatuz. Gorputz adierazpen eta jestuan zuen interesak karrera Lisboan amaitzera eraman zuten dantzan sakonduz.
2003an hasi zen ipuinak kontatzen eta geroztik konpainia ezberdinetan jardun du antzezle eta kontalari. Egun, bere konpainian dihardu “NAITA Produkzioak” eta baita “Teatro Gorakada” eta “Xake Produkzioak”konpainietan ere. Eibarko Musika Eskolan, txikienekin harremantzen da, Musika eta Mugimendua landuz. Esperientziak eta zenbait ikastarok, (Paula Caballeira Cabana besteak beste) narratzaile gisa trebatu dute eta bestelako ikasketek, istorioak ahotsarekin, keinuarekin, objektuekin eta kantuekin asmatzera eta kontatzera eraman dute.
Maite Rosende Gutierrez, Ilustratzailea
1991ean jaio zen Donostian eta txikia zenetik pinturez inguratuta bizi da.
Batxiler Artistikoa ikasi zuen eta amaitzean Bartzelonara joan zen pintura muraleko goi-mailako gradu bat egitera. Ilustrazioa ikasi ondoren, Bartzelonako etapa amaitutzat eman zuen.
Hainbat diziplina artistikotan trebatzen jarraitu zuen, baita diseinu grafikoan, argazkigintzan eta bideo-edizioan ere.
Gaur egun freelance gisa egiten du lan ikus-entzunezko piezen, kartelen eta ilustrazioen enkarguak eginez, bere lan pertsonalak albo batera utzi gabe.
2023
2022
Idazlea EIDER PEREZ
Ilustratzailea IBAN ILLARRAMENDI
Eider Perez Adeletx
(1995, Pasaia Trintxerpe)
Testuak argitaratu ditu Lekore aldizkarian, Txakur Gorria kolektiboaren talde-lanetan eta zenbait literatur sariketetan. Hitzen uberan literatur webgunean, Oarsoaldeko hitzan eta Izotzetan islatuak: euskal idazle gazteen bilduma (Liberoamerika, 2020) antologian kolaboratu du. 2021ean Alamedako dantzaldia liburua argitaratu zuen Eztena jaialdiko liburu-bilduman.
Autobiographikal poesia errezitaldi dramatizatua sortu zuen Ane Zubeldiarekin, eta Andre eta Jabe euskal emakume poeten ibilbideari buruzko ikuskizuna egin zuen gero Leire Etxezarreta musikariarekin. Aurkezle, gidoigile eta sormen-irakasle lanetan aritua, irudimenaren munduan murgilduta lan egiten du geroztik.
Iban Illarramendi Echabe (1973, Zarautz). Ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoa.
Argitaletxeen eta publizitatearen munduan egiten du lan batez ere. Ilustrazio esperimentaleko tailerrak ere ematen ditu haurrentzat.
Bere sorkuntza-unibertsoa natura, itsasoa eta euskal sustraietan inspiratua dago.
2021
Idazlea / Ilustratzailea AMAIA EGIDAZU
Amaia Egidazu (Durango, 1981)
Gaztetatik ditu gustuko arte plastikoak eta sormen-lanak.
Dorotea izan da idatzi eta ilustratu duen lehen liburua.
2020
Ilustratzailea SANDRA GARAYOA
Idazlea ITZIAR OTEGI
Itziar Otegi (Oiartzun, 1972)
Itzultzaile-interpretea da lanbidez eta hainbat literatura-lan itzuli ditu helduentzat zein haurrentzat.
Vitoria-Gasteiz haur eta gazte literaturako itzulpen saria jaso du.
Sandra Garayoa (Donostia, 1993)
Diseinu grafikoan eta ilustrazioan graduatua da.
Ilustratzaile gisa hainbat esparrutan egin du lan, hala nola Haur eta Gazte Literaturan, prentsan, musika-azaletan eta karteletan.
https://sandragarayoa.com/
2019
Idazlea AINTZANE USANDIZAGA
Ilustratzailea GASTON (ASIER ITURRALDE)
Aintzane Usandizaga (Lasarte-Oria, 1988)
Hainbat kultur proiektu eta zentrotan egin du lan.
Kabitu ezina (Elkar) argitaratu du, literatur arloko bere lehen lana.
Irudigilea eta diseinugile grafikoa da.
Onlineko komiki astekaria argitaratzen du: www.betiberdintaberna.art webgunean.
https://www.studiogaston.design/#
2018
Idazlea DANI MARTIARENA
Ilustratzailea ANA IBAÑEZ
Dani Martirena (Legasa, 1973)
Kazetaria ogibidez, azken urteotan Euskal Irrati Telebistako albistegietan erredaktore ari da.
Haurrentzako literaturari begira, auto-ekoizpenaren bidetik Liburu iletsuak zigilua sortu du Ana Ibáñezekin batera.
Ana Ibáñez (Iruñea, 1972)
Arte Ederretan lizentziatu zen, eskultura alorrean. Halaber, grabatu eta estanpazio teknikak ikasi zituen. Zirriborro egile, marrazkilari eta eskulturagile gisa definitzen du bere burua.
2017
Idazlea AINARA AZPIAZU
Ilustratzailea PAULA ESTÉVEZ
Ainara Azpiazu “Axpi” (Hernani, 1980)
Irudigintzatik, komikigintzatik, horma-irudigintzatik eta ume eta gazteekin tailerrak egitetik bizi da.
https://ainaraxpi.blogspot.com/
Paula Estévez (Donostia, 1984)
Ilustratzailea, animatzailea eta komikilaria da eta autoedizioan egin du ahalegin berezia.
Mikel Larraioz eta Maite Caballero marrazkilariekin batera, Guillotina sortu du, Donostiako autoedizio topaketa.
https://paulaestevez.com/
2016
Idazlea ISAAK MARTÍNEZ
Ilustratzailea LIÉBANA GOÑI
Isaak Martínez (Hondarribia, 1975)
Haur Hezkuntzako maisua da. Txikitatik gustatu izan zaio idaztea eta afizioz idazten du. Aspaldidanik lagunentzako edo bere buruarentzako ipuinak edo olerkiak egiten ditu.
Liébana Goñi (Iruñea, 1986)
Ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa da.
https://www.liebanaillustration.com/
2015 eta 2006
Idazlea PELLO AÑORGA
Ilustratzailea JOKIN MITXELENA
Pello Añorga (Oiartzun, 1956)
Ipuin-kontalarien aitzindari, ipuinak kontatzen ditu, batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikariek lagunduta.
Euskadi saria irabazi du Haur eta Gazte Literatura sailean Jenio gaiztoa lanarekin.
Jokin Mitxelena (Donostia, 1962)
Irakaskuntza utzita, ilustraziora zuzenduta dago bere lan guztia.
Orain Alemanian bizi da familiarekin.
Sarritan osatu du Pello Añorgarekin batera idazle-ilustratzaile bikotea.
2014 eta 2010
Idazlea / Ilustratzailea LEIRE SALABERRIA
Arte Ederretan lizentziatua da eta gradu-ondokoa du haur ilustrazioan.
https://leiresalaberria.myportfolio.com/
2013
Idazlea LEIRE BILBAO
Ilustratzailea MAITE MUTUBERRIA
Leire Bilbao (Ondarroa, 1978)
Haur literatura eta poesia idatzi du batik bat.
Euskadi saria irabazi du Haur eta Gazte Literatura sailean Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (Kalandraka) liburuarengatik.
Maite Mutuberria (Eltzaburu, 1985)
Hain bat sari irabazi ditu, hona: Rikardo Arregi saria Kixotenean (Elkar) erreportaje-sortarekin, album ilustratuen Lazarillo saria El país donde habitan las cigüeñas egitasmoarekin eta Peru Abarka saria Zerua berun (Ibaizabal) helduendako albumarekin,
https://maitemutuberria.com/
2011
Idazlea / Ilustratzailea MIREN ASIAIN
Txinan, Japonian, Italian, Espainian, Argentinan, Mexikon eta New Yorken erakutsi ditu bere lanak.
Posterrak diseinatu ditu jaialdietarako, musika eta antzerki proiektuetarako eta Amnesty Internationalerako.
https://miaslo.com/
2009
Idazlea MIKEL GURRUTXAGA
Ilustratzailea MAITE GURRUTXAGA
Mikel Gurrutxaga (Amezketa, 1972)
Bi libururen egilea da, bere ahizpa Maite Gurrutxagarekin batera: Alex, nire laguna eta Leo, sabanako errege.
Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983)
Hainbat sari jaso ditu, esate baterako, Euskadi saria Habiak (Txalaparta) komikiarengatik eta album ilustratuaren Lazarillo Saria Martin proiektuagatik, Alaine Agirreren testuarekin.
2008
Idazlea IÑAKI ZUBELDIA
Ilustratzailea ESTIBALIZ JALÓN
Iñaki Zubeldia (Ikaztegieta, 1985)
Euskarazko testuliburuen sorkuntzan eta edizioan lan egin zuen, Elkar eta Ibaizabal argitaletxeetan, baina haur eta gazteentzako ipuin eta narrazio ugariren egilea ere bada.
Estibalitz Jalón (Ekora, 1984)
Hogeita hamar liburu baino gehiago ilustratu ditu haur, gazte eta helduentzat.
Hainbat sektoretan egin du lan, hala nola modan, kosmetikan eta diseinuan.
https://eu.estibalitzjalon.com/
2007
Idazlea IRAIA OKINA
Ilustratzailea JOXAN ORMAZABAL
Iraia Okina (Durango, 1980)
Arte Ederretako ikasketak egiten ari zela, albumak ilustratzen aritu zen hainbat argitaletxetarako.
2006tik sormenera emana dago, eta haren lanak kartel, aldizkari eta liburuetan ikus daitezke.
https://www.iraiaokina.com/
Joxan Ormazabal (Zegama, 1948-2020)
Elkar argitaletxean egin zuen lan. Idazten berandu samar hasi bazen ere, liburu asko argitaratu zituen. Haurrentzat idatzi zuen, eta idatzi bakarrik ez, itzulpenak egin ere bai.