ALBUM ILUSTRATUAREN DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK
“Un objeto cultural en forma de libro, fruto de una experimentación entre los lenguajes visual y textual –que mantienen una fuerte y dependiente penetración e interpretación entre sí–, dirigido a un público que no ha de ser forzosamente infantil, y un artefacto que puede contemplarse como testimonio de la evolución cultural, social tecnológica y artística de nuestro tiempo”.
Teresa Durán (2009): Álbumes y otras lecturas. Análisis de los libros infantiles, Barcelona: Octaedro, 202. orr.
Album ilustratuak definitzerako orduan argi dago gisa horretako liburu gehienetan hitzek eta irudiek bat egiten dutela eta uztarketa horren ondorioz irakurleari bestelako irakurketa proposamen bat eskaintzen zaiola. Hitzek eta ilustrazioek batasun bat sortu behar dute, albumetan kode bat bestearekin lotu gabe ezin baita liburua bere horretan ulertu, bi kodeen artean menpekotasun harremana baitago. Gainera, hitzek eta irudiek bat egin arren, ilustrazioek testua baino garrantzi gehiago hartzen dute. Izan ere, ilustrazioak ez dira testuak dioena “islatzera” mugatzen eta irudiek ere, sekuentzia bat osatuz, istorio bat konta dezakete. Horren erakusle dira, besteak beste, hitzik gabeko album ilustratuak.
“Un álbum ilustrado es una obra en la cual la ilustración es lo principal, lo predominante, pudiendo estar el texto ausente o con una presencia por debajo del cincuenta por ciento del espacio.
Un álbum puede así tener, por un lado, un contenido textual y, por otro, debe tener, obligatoriamente, un contenido gráfico/pictórico”
Denise Escarpit (1994): “Leer un álbum, ¡Es fácil! Una manera de interpretar y criticar los álbumes ilustrados, Peonza 75/76, 7-21. orr.: 8. orr.
Bestalde, irudia hitza baino askeagoa den neurrian, albumek alfabetatze bisualean duten eragina ere nabarmendu dute hainbat adituk. Izan ere, testuak berekin dakar irakurketa erritmoa, badakigu non hasi eta non amaitzen den, testuak gidatzen du irakurketaren norabidea. Baina ilustrazioak irakurketa norabidea irakurlearen esku uzten du; gutxieneko sekuentzialitate bat egon arren, irudiak ikusteko erritmoa ezin da testuarenarekin alderatu, askeagoa da, beste irakurketa erregistro bat gailentzen baita. Eta horretarako beharrezkoa da irudiak irakurtzen ikastea, begia zorroztea eta ilustrazioek eskaintzen dutena adi-adi aztertzea.
Izan ere, irudien eta ilustrazioen sekuentzializazio narratiboaren bidez istorio bat kontatzen duen liburuak irakurketa ariketa aktibo eta parte-hartzailea eskatzen du. Gainera, album ilustratuetan zer kontatzen den funtsezkoa izan arren, nola kontatzen den da garrantzitsuena eta alde horretatik, album ilustratuetan hitzen eta irudien arteko loturaz gain, aintzat hartu behar dira bestelako zenbait elementu eta ezaugarri:
– Formatua: askotariko formatuek esperimentazioetarako aukerak ematen dute (irakurketa bertikala, orrialde trokelatuak…)
– Guztiak du zer esana eta esanahia: azalak eta kontrazalak, guardek, eta kontraguardek, titulu-orriak…
– Papera, enkoadernazioa, orrialdea eta orrialde bikoitzaren arteko harremana.
– Testuaren tipografia
-…
Laburbilduz, album ilustratuak ikusteko eta irakurtzeko modu desberdin bat eskaintzen du. Gurean oraindik tradizio laburra izan arren, etengabeko bilakaeran eta eraldaketan dagoen genero hau sofistikazio handiz ari da garatzen eta helduen interesa ere piztu du, kontakizunak aberatsak eta irudiak konplexuak direlako.
Asun Agiriano (Arrasateko udal bibliotekako haur-gazte bibliotekaria)
Mikel Ayerbe (EHUko irakaslea)
UN ÁLBUM ILUSTRADO ES COMO CANTAR A DÚO
El álbum ilustrado es un libro que nos puede servir de 0 a 100 años. Para las y los lectores más pequeños es muy interesante porque nos permite ejercer la oralidad apoyándonos en un soporte visual adecuado a su edad y a su proceso de aprendizaje. Las ilustraciones nos permiten acercarnos al cuento de diferentes formas: a través de preguntas y de comentarios que van ayudando a los pequeños a comprender y a aprender ellos mismos a contar historias.
Un álbum ilustrado es como cantar a dúo: es un trabajo conjunto de texto e imagen. La historia se cuenta entre los dos y esto abre un inmenso abanico a de posibilidades de una manera muy agradable.
Yolanda Arrieta (escritora)
ALBUM ILUSTRATU BAT BIEN ARTEAN ABESTEA BEZALA DA
Album ilustratua 0 eta 100 urte bitarteko liburu bat da. Irakurle txikienentzat oso interesgarria da, ahozkotasuna gauzatzeko aukera ematen baitigu, beren adinari eta ikasteko prozesuari egokitutako ikus-euskarri batean oinarrituta. Irudiek ipuinera modu desberdinetan hurbiltzeko aukera ematen digute: haurrei istorioak ulertzen eta kontatzen ikasten laguntzen dieten galderen eta iruzkinen bidez.
Album ilustratu bat bien artean abestea bezala da: testu eta irudi lan bateratua da. Istorioa bien artean kontatzen da, eta horrek aukera ugari zabaltzen ditu, oso modu atseginean.
Yolanda Arrieta (idazlea)